Itxi

Amarauna

Berriztagarriak berritzen

Tokiotik Kobetamendira: ekitaldi handiak iraunkorrak al dira?

Nature aldizkariak orain arteko olinpiar jokoen iraunkortasuna neurtu eta rankinga egin du. Olinpiar jokoez gain, bestelako ekitaldi handien sostengarritasuna aztertu du Aitor Urresti Energia Berriztagarrien irakaslearekin, tartean, BBK Live.

  • Tokio 2021

    Tokio 2021

    26:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kartoizko oheak egin dituztela, zuhaitzak landatu dituztela, kirolariak mugitzeko auto elektrikoak erabili dituztela... Albiste dezente entzun ditugu azkenaldi honetan Tokioko olinpiar jokoen harira. Baina ez omen dira hain sostengarriak: hala ondorioztatu du Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Azterketa horren arabera, Bartzelonan 1992an egindakoak izan dira sostengarrienak. 

Olinpiar jokoak abiapuntu hartu eta bestelako ekitaldi handiak aztertu ditu Aitor Urresti EHUko irakasleak, tartean, munduan egin izan diren Expoak eta musika jaialdi handiak. Kobetamendin amaitu dute errepasoa 'Amarauna'n.