Amarauna
Tabakoa
Zigarro muturrak birziklatzea eta kerik gabeko hondartzak
Ane Agirre | EITB Media
Gasteizko 3Dkala kooperatibak zigarrokinak bildu eta birziklatzeko proiektua martxan du. Zumaiara ere gerturatu gara. Udan honetan Eusko Jaurlaritzak hainbat hondartzatan ez erretzeko gonbita egin baitie erabiltzaileei.
-
Zigarroa erretzen
18:40 min
Gazte talde batek zigarro muturrak bildu ditu Gasteizko jatetxe, taberna eta enpresetan. 3Dkala euren kooperatibaren apustua ingurumena zaintzea da; hondakinak bildu eta birziklatuz. Zigarrokinak garbitu ostean, horietatik lortutako osagaia eta lehengaiak erabiliko dira esaterako ongarri, pestizida eta 3D inpresoren filamentuak sortzeko. Ahmed Salek kooperatibako kideak azaldu dizkigu nondik-norakoak.
Osasun sailak, bestalde, aurten "Kerik gabeko hondartzak" ekimena abaitu du. Aurtengo bainu-denboraldian esperientzia aitzindari horretan parte hrtzen ari diren hondartzak zortzi dira. Horietako bat Zumaiako Itzuruneko hondartza. Bertan erabiltzaile, udaleko ingurumen teknikari eta sorosleen lekukotzak jaso ditugu.