Itxi

Amarauna

Ondarroako arrantza eskola

Arrantza eskoletan inoiz baino ikasle gehiago

Itsasontziak berritzeak eta arrantzaleen lan baldintzak hobetzeak, ikasturtetik ikasturtera, ikasleen matrikulazio kopurua handitzea eragin du arrantza eskoletan.

  • Arrantza itsasontzia

    Arrantza itsasontzia

    13:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Autonomia Erkidegoan guztira hiru arrantza eskola daude, Bermeon, Ondarroan eta Pasaian. Arrantza sektorean lan egiteko, ezinbestekoa da ikasketak edo ziurtagiriren bat edukitzea. Horretarako, arrantza eskoletan jasotzen dute beharrezko prestakuntza.

Itsasontziak berritzeak eta arrantzaleen lan baldintzak hobetzeak eragin zuzena izan du arrantza eskoletan. Azken urteetan inoiz baino ikasle gehiago eman dute izena Ondarroako arrantza eskolan.

Ikasle gehienek itsasoarekin edo arrantzarekin zuzeneko harremana izaten dute lehendik ere. Azken aldian, Euskal Herritik kanpokoak ere joaten dira Ondarroara ikasketak burutzera.

Arrantza munduan dabiltzan hiru Ondarrutarrekin hitz egin duzu: Mikel Santiso Ondarroako arrantza eskolako zuzendariarekin, Ander Larrañaga bertako ikaslearekin eta Jose Mari Zubizarreta arrantzalearekin.