Amarauna
Kursaaleko zubiak 100 urte
Mireia Roca: "Kursaalekoa bakarra da Donostiako zubi zaharretan sabai laua duena, arkurik gabea"
Jexus Artetxe | EITb Media
1921eko abuztuaren 14an inauguratu zuten Kursaaleko zubia. Jose Eugenio Ribera ingeniariak diseinatua da, Maria Kristina zubia diseinatu zuen ingeniari berbera. Zubiko kale-argien eta barandaren diseinua Victor Aranak egin zuen, Art Déco estiloan.
-
Donostiako Kursaaleko zubia
21:34 min
Orduko handikeria eta ponperiaz egin zen Donostiako Kursaaleko zubiaren inaugurazioa, zubiaren erdi-erdian, duela 100 urte. Pedro Zaragüeta alkatearen emazteak, Karmen Egia andereak ebaki zuen inaugurazio-zinta eta Donostiako Udal Musika Bandak San Sebastian Martxa jo zuen. Luncha ere eman zuten zubian bertan. Arratsalde-gaueko ospakizunetan, Umore Ona elkarteak antolatuta, estropadak, ahate-harrapatzeak, nasapuntakoak, aurreskuak eta dantzaldia izan ziren. Mireia Roca arkitektoak eman dizkigu azalpenak.