Itxi

Amarauna

Banaketa kooperatibak

Zama bizikletak hiriak eraldatzeko

Ane Agirre | EiTB Media

Gasteizko Eraman eta Bilboko Botxo Riders kooperatibak lan baldintza duinak eta jasangarritasuna sustatzeko sortu dira. Banaketa lanetan dabiltzan beste enpresekin lehian, euren ereduak etorkizuna baduela uste dute.

  • Gasteizko banatzaileen kooperatiba. Eraman

    Gasteizko banatzaileen kooperatiba. Eraman

    17:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Abuztuaren 12an, urtetan lortu nahi izan den "rider" edo bi gurpil gainean mota askotako produktuak banatzen ibiltzen diren banatzaileen legea indarrean sartu zen. Autonomo faltsu moduan lanean ibiltzetik, soldatapeko langilea izatera pasatzeko aukera ematen du legeak. Hala ere, banatzaileen enpresa gehienek ez dituzte legearen ondoriorik onartu nahi.

Gurean badira geroz eta alternatiba gehiago. Horietako bi ezagutu ditugu, Gasteizko Eraman eta Bilboko Botxo Riders kooperatibak. Banatzaile lanak burutzen dituzte, lan baldintza duinak bermatzea eta jasangarritasuna ardatz. Gainera, Euskal Herri mailan saretze bat egiteko asmoa ere badute.