Amarauna
Energia berriztagarriak
Argindarraren garestitzeaz eta hidrogenoaren argi-ilunez
Unei Urreaga | EiTb Media
Gasaren prezioaz eta karbono dioxidoa isurtzeagatik ordaindu beharrezkoaz gain, argindarraren igoeraren atzean zer dagoen azaldu digu Aitor Urresti, energia berriztagarrietako EHUko irakasleak. Eta hidrogenoaren aukerez ere hitz egin digu.
-
Energia berriztagarriekin lortzen dena da hidrogeno berdea.
28:32 min
Aitor Urrestik zehaztu digu Europatik datozen zuzentarau askok mugatzen dutela merkatu elektrikoa eta ez dela erraza epe laburrean prezioa jaistea ekarriko luketen neurriak hartzea. Horren aurrean, bakoitzak merkatu librean prezio merkeagoak eskaintzen dituzten enpresekin kontratua egiteko aukera aipatu digu.
Bestalde, hidrogenoa zer den eta zein mota dauden azaldu digu. Energia berriztagarriak erabiliz sortzen den hidrogenoa da, hidrogeno berdea. Energia metatzeko eta bateria bezala erabiltzeko baliagarria, bereziki tenperatura altuko industria arloan, hegazkingintzan eta itsas garraioan ikusten dio lekua Urrestik. "Altzairugintza eta beiragintza deskarbonizatzeko hidrogenoak garrantzi handia izan dezake etorkizunean". "Metatzea da abantailetako bat, baina hidrogenoa sortzeko prozesuan energia asko galtzen da".