Itxi

Amarauna

Hondamendietan ondarea gorde

La Palmako sumendiak Pompeiako hondamendia ekarri dio gogora Haizea Barcenillari

Arantxa Arza | EITb Media

Kristo ondorengo 79. urtean izan zen Vesubio sumendiaren leherketa eta orduko hartan Pompeia geratu zen sumendiaren errautsen azpian. Horrelakoetan ondaretik zer gorde erabakitzeko lehentasunen protokoloa egoten dela adierazi digu Haizea Barcenillak.

  • Cumbre Vieja. La Palma.

    Cumbre Vieja. La Palma.

    12:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Vesubioren lehertzea eta Vieja Cumbrerena ez dira berdinak izan. Italian errahuts eta harriz osatutako erauntsiak estali zuen Pompeia, labarik ez zen izan. Halere kasu bietan hondamendi naturalek artea suntsitu dute eta horrelakoetan protokoloak ezartzen dituzte gordetzeko lehentasuna zerk duen erabakitzeko. Haizea Barcenillaren hitzetan, Pompeiako kasuan eraikin asko errautsen artean geratu zirelako salbatu ziren. Ogia ere bai, ikatz bihurturik bada ere. Eta giza gorpuek zuloak utzi zituzten, gero haiek igeltsoz bete eta gorpuen "erreplika"k lortu dituzte.