Amarauna
Aurrerapen teknologikoak
Tecnaliaren erronkak: Aero taxiak eta ordenagailu kuantikoak
Maria Agirre | EITb Media
Tecnaliaren erronkak: Aero taxiak eta ordenagailu kuantikoak.
-
Iñigo Arizaga eta Joseba Lasa
26:47 min
Tecnaliak hainbat proiektu ditu eskuartean, besteak beste, aero taxiena eta ordenagailu kuantikoena. Joseba Lasa, Electric Aircraf laborategiko arduraduna da. Iñigo Arizaga, berriz, ICT dibisioko teknologia zuzendaria.
Joseba Lasak aero taxien inguruko xehetasunak eman ditu. Garraiobide berri horrekin, pertsonek hiri barruan batetik bestera joateko aukera izango dute. Bertikalki igoko da aero taxia, eta horizontalki mugituko da. Gainera, Tecnaliak garatutako aero taxiak egonkortasun handia ematen dio gailuari. Taxi hegalariak berandu gabe ikusiko ditugu.
Iñigo Arizagak azaldutakoaren arabera, berriz, ordenagailu kuantikoak fisika kuantikoan oinarritzen dira, eta gaur egungo ordenagailuak egiteko gai ez diren hainbat operazio egin ditzateke. Tecnalia, ordenagailu horietarako software prozesuak ari da garatzen, besteak beste. Ordenagailu kuantikoak etxean edukiko ditugu? Arizagak baietz uste du.