Itxi

Amarauna

Dani Lasa, azukreaz

"Zigorrean baino gehiago, heziketan oinarritutako elikadura beharko genuke izan"

Unai Urreaga | EITb Media

Espainiako Gobernuak txokolate, gaileta, zuku, izozki eta edari energetikoen publizitatea debekatu nahi du haur eta nerabeei zuzendutako ordutegi eta plataformetan, gehiegizko pisu eta obesitate kasuei aurre egiteko. Dani Lasarekin aztertu dugu gaia.

  • Azukrea. PxHere.com

    Azukrea. PxHere.com

    19:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azukrea beharrezkoa dugula argi utzi digu Dani Lasak. Baina kontua da, jakinda hartzen dugun azukreaz gain, oharkabean ere asko kontsumitzen dugula prozesatutako produktuen bidez. Txokolatea, gailetak, edota zukuak dira horietako produktu batzuk. Eta ume askok behar baino gehiago kontsumitzen dituzte.

Espainiako Gobernuak iragarri duen asmoa ikusita, Quebec edota Erresuma Batuko esperientziak errepasatu dizkigu Lasak. Eta mezu argia eman digu: "zein garrantzitsua den elikadura orekatua ematea gure umeei". Horrez gain, produktuen osagaiak zein diren ondo irakurtzea eta kirola egitea gomendatu digu.