Itxi

Amarauna

Errementeria Donostian

Juan Mari Kortadi: "Pauso erdi batean 12 taberna ditugu aldamenean"

Jexus Artetxe | EITb Media

Alde Zaharreko Juan den Bilbao kalean dago Kortadi errementeria. Kale horretan geratzen den tailer bakarra da, eta aspalditik tabernari eta poteatzaile askorekin bizitzera ohituta daude bertako errementariak. Garai batean ikaztegia, txatartegia, inprimategia eta putetxea ere baziren kale berean.

  • Juan Mari Kortadi, errementaria

    Juan Mari Kortadi, errementaria

    20:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Juan de Bilbao kaleko tabernak lanean ari direnean itxita izaten da Kortadi errementeria; eta alderantziz, errementerian lanean eta tabernak itxita. Halabeharrez, lanaldi jarraitua egiten dute errementerian, goizean hasita eta bazkalordura arte. Juan Mari Kortadi errementariak esan digu Victoria Eugenia antzokiaren kupula gainean ere aritu izan direla lanean; debekatuta zuten han soldadudarik egitea, txinparta izateako arriskuagatik.