Amarauna
Chios-en laguntzen
Saioa Lanciego eta Ixone Mendizabal erizainak Chios-eko kanpalekuan errefuxiatuei laguntzen
EITB Media
Gaur egun 300 bat errefuxiatu bizi dira Grezian, Chios-eko Vial izeneko kanpalekuan. SMH taldearen erizain eta mediku boluntarioak bertara joaten dira laguntzera. Saioa Lanciego eta Ixone Mendizabal Chios-etik etorri berriak dira.
-
Lau emakume errefuxiatu hizketan
8:47 min
SMH taldearen Aita Mari ontzia ezagunagoa da, baina gobernuz kanpoko erakundeak Chios-en dauden errefuxiatuei ere laguntza eskaintzen die 2016. urteaz geroztik. Erizainak, medikuak eta dentistak joaten dira errefuxiatei osasun arreta ematera. Gaur egun 300 errefuxiatu bizi dira Vial-eko kanpalekuan, baina duela urte batzuk 7 mila inguru ziren. Osasunarekin lotutako arazo ugari dituzte errefuxiatuek, eta gainera, arratoiez betetako eremu batean bizi behar dute.