Itxi

2021/11/13

15:38

Amarauna

Orain entzungo duzun hau

Anari: "'Vinu, cantares y amor' abestirako lekuan-lekuan sortu nahi nuke korua kontzerturako"

Nagore Telleria | EITb Media

Abestia zuzenean jotzearekin kantuak ematen duen indarra sentitu zutela kontatu du eta gero etorri zela bideoa egin eta korua eranstearen kontua. "Orain entzungo duzun hau" singlea kaleratu du Nacho Vegasen "Vinu, cantares y amor" kantuaren moldaketa eta "Efemerideak" abestiekin.

  • Anari kontzertu batean

    Anari kontzertu batean

    16:05 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bihar egingo du Donostian, Bukowskin, lan berriaren aurkezpena Anarik, eta azaroaren 19an Bilbon Kafe Antzokian eskainiko du kontzertua. Bilborako korua prest duela ere aurreratu digu eta gustatuko litzaiokeela abestian bezala, zuzenekoetan ere bertakoekin osatutako koru bat lagun izatea. Pandemia ostean, taularatzeko,  behar omen zuen berak abesti indartsu bat, eta "Kantatu, maitatu eta dantza" aukeratu zuen. Irailean bota zuen abestia sarean, bideokliparekin eta esku esku dabil harrezkero.

Efemerideak abestia berriz, orain ia hamar urte idatzi zion Gora Japon taldeari. Bera hasi zen kantatzen kontzertuetan gero, eta orain diskoan jaso du. Hala ere, oraindik ezin izan du inoiz berak idatzitako efemeridearen aurrenengo bertsioa inoiz kantatu, nahita ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;