Itxi

Amarauna

Covid ziurtagiria Nafarroan

Nafarroako ostalariak: "Covid ziurtagiria eskatu, eta lan egiten jarraitzea baino ez zaigu geratzen"

Nola moldatu dira Nafarroan covid-19 ziurtagiria eskatzen hasi diren lehenengo egunean? Diskoteka eta jatetxeetan egin dugu galdera. Olatz Pison, Patxi Arriada eta Maite Lopez elkarrizketatu ditu "Amarauna" saioak.

  • Covid ziurtagiria eskatzen hasi dira Nafarroan.

    Covid ziurtagiria eskatzen hasi dira Nafarroan.

    14:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Olatz Pison Iruñeko Zentral aretoko komunikazio arduraduna da, eta, kontatu duenez, ilarak sortu ziren covid-19 pasaportea eskatzen hasi diren lehen egunean. Hori bai, ez dute aparteko arazorik izan. Patxi Arriada, berriz, Indara klubeko arduraduna da. Mila lagun sartzen dira diskotekan eta jatetxea ere badute. Hiru lagun jarri dituzte dantzalekuko atean covid ziurtagiria eskatzen. Urtezahar egunerako dena erdi zintzilik dutela aitortu du. Maite Lopez azkenik, Elizondoko Santxotena jatetxeko arduraduna da. Jendea mentalizatuta dagoela uste du. Garrantzitsuena neurriak bete eta lan egitea dela esan du Maite Lopezek.

Nafarroan, azaroaren 27an sartu da indarrean, hainbat lekutara sartzeko covid-19 ziurtagiria eskatzeko eta aurkezteko betebeharra ezartzen duen foru araua. Ziurtagiririk ezean, gehienez 72 ordu aurretik egindako PCR negatibo bat edota asko jota aretora joan baino 48 ordu lehenago egindako test antigeno negatibo bat aurkeztu beharko du bezeroak