Amarauna
Almudena Grandes
"Leialtasunari inportantzia handia ematen zion eta Bidebarrieta bere etxea zen"
Unai Urreaga | EITb Media
Almudena Grandesek jendez betetzen zuen etortzen zen bakoitzean Bilboko Bidebarrieta liburutegia. Ez zituela ahazten "garai ez hain arrakastatsuetan" bere alde apustu egin zutenak eta horregatik "beti gustu handiz" etortzen zela kontatu digu Idoia Jauregi kazetariak.
-
Almudena Grandes
17:15 min
Iazko otsailean izan zen azkenengoz Bilboko Bidebarrieta liburutegian Almudena Grandes. La Madre de Frankenstein liburua aurkeztera etorri zen eta Idoia Jauregi kazetariak egin zuen aurkezpen ekitaldia. Baita 2017an Los Pacientes del Doctor García liburuarena ere. Sail bereko hurrengo liburua aurkeztera ere etorriko zela agindu zuen, Eibarrera ere joango zela esana utzi zuen, baina atzo hil zen. Grandesekin hitz egitea eta hura entzutea "plazerra" zela esan digu Jauregik.
Mariasun Landa idazlearekin ere hitz egin dugu. 2016an Santiago de Compostelan egokitu zen Grandesekin. Galiziako PEN klubak banatzen duen Rosalia de Castro saria jaso zuten biek. Batak gaztelaniazkoa eta besteak euskarazkoa. "Zuzena, poserik gabea eta entzulea" zela esan digu Landak. Eta Grandesek lanerako zuen gaitasuna goraipatu digu.