Itxi

Amarauna

Mauleko Ileapaintzailea

Mauleko ileapaindegitik Parisera formakuntza ematera Revlon etxeak eskatuta

Arantxa Arza | EITb media

Maider Heguiaphalek Maulen du izen bereko ile-apaindegia. Gizonezko nahiz emakumezkoak orrazten ditu joan deneko bost urte hauetan. 2022etik aurrera langintza berriari ekingo dio: Revlon kosmetika etxeak fitxatu du formakuntza eman dezan.

  • Maider Heguyapahal

    Maider Heguyapahal

    12:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sohütan jaioa, 28 urte. 5 urte daramatza Mauleko Victor Hugo kaleko bere ile-apaindegian, baina aurrez, Hossegor eta Angelun aritua da ile-apaintzaile lanetan. Aspalditik izan du Revlon etxearekin harremana eta orain hark kontratatu du beste ile-apaintzaile batzuei formakuntza emateko. Pozik agertu da lan berri horrekin, horrela beste batzuena ezagutu ahal izango duelako eta harremana egin ofizio bereko profesionalekin.