Amarauna
Paper eta binilo eskasia
Joxe Mari Sors:"Irakurleak gero eta gehiago maileguetara jotzen du. Kostako zaigu lehengora bueltatzea"
Papera, karteoia garestitu egin ote dira? Diskoa kutixi bihurtu, biniloa urre gorri? Joxe Mari Sors, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakariarekin hausnartu dugu kultur sektorearen inguruan. Liher kantariarekin ere hitz egin dugu.
-
Paperaren prezioa igo egin da
18:29 min
Papera, karteoia garestitu egin ote dira? Diskoa kutixi bihurtu, biniloa urre gorri? Sors-en arabera, eskasia ez dago baina paperaren prezioa igo da. "Lehenago bi astetan entregatzen zuten eskatutakoa, baina orain 3-4 hilabete behar dira" dio Sors-ek. Bere esanetan, globalizazioak onurak ekarri ditu baina oztopoak ere bai. Gainera, Txinako kostuak igo egin dira, eta garraioarekin ere arazoak daude. Aitortu duenez, lobby-ak ere badaude sektorean. "Aurten ez da paperik falta izan, baina hilabete gutxi barru arazoak eduki ditzakegu".
Lide Hernando, Liher, kantariarekin biniloen inguruan arituko gara. Biniloen fabrikazioarekin egon da arazoa bere esanetan. "Lehen ez zegoen arazo handirik, baina aurten asko itxaron behar izan dugu".