Itxi

Amarauna

Uholdeak

Pello Eltzaburu, Pamiela argitaletxeko editorea: 'Paperaren etsai handiena ez da sua, ura da'

Ultzama ibaiko urek argitaletxearen biltegia harrapatu dute Arren.

  • Hainbat liburu kaltetuta, argitaletxearen biltegian. Argazkia: Pamiela.

    Hainbat liburu kaltetuta, argitaletxearen biltegian. Argazkia: Pamiela.

    6:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Durangon aurkeztutako liburuen zati handi bat urak eraman du". Halaxe kontatu digu Pello Eltzaburuk. Urak metro erdi harrapatu zuen argitaletxearen biltegian. Astelehenean aseguru etxeko perituak pasa zain daude, baina liburu asko ezingo dituzte salbatu: "Milaka batzuk joango dira zabor ontzira". Irene Vallejoren Infinitua ihi batean, Bernardo Atxagaren Ata Pank eta Ate Punky Desioa edota Arantxa Urretabizkaiaren Bidean Ikasia libururuen aleak harrapatu ditu urak. Proiektu batzuk "alboratu edo atzeratu" egin beharko dituztela iragarri digu editoreak. "Honek eragina izango du datorren urteko proposamenetan", aurreikusi digu.

Aldiz, jasotzen ari diren "elkartasun uholdea" ederra ari dela izaten nabarmendu digu.