Itxi

Amarauna

Euskara eta gazteak

Periferiako gazteen artean euskarazko kultur sorkuntza zabaltzeko, Damolat!

Damolat unitate didaktikoa aurkeztu digu Naroa Jauregizuria, AHIZE-AEK-ko hizkuntza aholkulariak. Eta Sara Nietok periferiako gazteen erralitatea zein den kontatu digu.

  • Damolat-en aurkezpena. Argazkia:AHIZE-AEK.

    Damolat-en aurkezpena. Argazkia:AHIZE-AEK.

    13:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adinean aurrera egin ahala, Bilbo, Barakaldo eta beste herri eta hiri handi askotako gazteek euskararekiko duten lotura geroz eta ahulagoa dela ikusi dute, azterketa bati esker. Egoera hori iraultzen laguntzeko ekarpena izan nahi du Damolat-ek. Ikastolen elkartearen eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzarekin garatu dute.

Sara Nietok 23 urte ditu eta Zorrotzakoa da. B ereduan ikasi zuen eta nerabezaroan euskara berriz "deskubritu" zuela kontatu digu, Bagoaz eta Goazen saioetako esperientziari esker. Lotsak zerikusia duela onartu digu, baina gaur egun berak eta beste bi lagunek elkarrekin euskaraz egitea erabaki dutela ere kontatu digu.