Amarauna
Budismoa
Meditazioaz eta Budismoaz Guen Kelsang Trime mojarekin
AA|Euskadi Irratia
Euskal Herrian Kadampa eskolako moja bakarra da, Bilbon ireki berri duten zentroaren ateak ireki eta meditatzen irakatsi digu.
-
Guen Kelsang Trime moja budista Amaraunean.
19:57 min
Meditatzen ikasi dugu Guen Kelsang Trime moja budistarekin. Bera gidari dugula, barne bakea lortzeko tresnak ezagutu ditugu Bilboko zazpi kaleetan dagoen Kadampa Maitreya zentroan. "Nondik gatozen eta nora goazen jakiteko barrura begiratuta dut, bertan aurkitu ditut erantzunak. Ez da erantzukizunak baztertzea, barne bakea lortuta kanpokoa hobeto kudeatzea baizik", adierazi digu Trimek, "bokazioak bultzatu ninduen horretara, moja izatera, alegia. Izan ere, barne bizitzara nuen denbora guztia eskaini nahi nion, eta hori ezin nuen emaztea edo ama izanda egin". Euren eskolako budismoa eguneroko bizitzara egokitutakoa dela azaldu digu; modernoagoa eta praktikoagoa.