Amarauna
Arah musika taldea
Arah taldea: "Euskadiko Orkestratik jasotako gonbidapena ez genuen espero"
Maria Agirre | EITB Media
Euskadiko Orkrestraren Matinée saioan parte hartzeko aukera izan du Arah taldeak. Ezustean etorri zaie eskaintza. Ganbara musika egiten dute. Urduri baina pozik hartu dute gonbidapena. Sara Zufiaurre eta Garazi Zabaletak kontatu dute Amaraunean. 'Bazen Behin' obra eskaini dute.
-
Arah musika taldeko kideak
17:02 min
Garazi Zabaleta konposatzaileak egindako Bazen Behin obra eskainiko du Arah taldeak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan. Sara Zufiaurrek klarinetea jotzen du talde horretan. Larraitz Oiartzabalek, eta Raquel Cortinasek, berriz, biolina. Delphine Dupuy-k biola jotzen du, eta biolontxeloa, Gabriel Mesadok. Urtarrilaren 15ean Donostian, Euskadiko Orkestraren egoitzan jotzeko aukera izan dute. Ezustean etorri zaie gonbidapena.