Itxi

Amarauna

Saria

'Azkarbideak': Trenean unibertsoaz eta planetez idatzitako kontakizuna

Unai Urreaga | EITb Media

Angel Galloren lanak irabazi du EHU-k antolatzen duen 'Alberto Handia' zientzia fikziozko literatura lehiaketaren XXXIII. edizioa.

  • Angel Gallo

    Angel Gallo

    16:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

16 herrialdetatik iritsitako 107 kontakizunek hartu dute parte aurtengo edizioan. Tartean, Errusia, Alemania, Uruguai edota Ameriketako Estatu Batuetatik bidalitako lanak izan dira, eta lehen aldiz euskarazko kontakizun batek irabazi du.

Angel Gallo ingeniari durangarra irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Zumaian bizi da eta Donostiara lanera trenez egiten dituen joan-etorriak probesten ditu idazteko. Txikitatik izan du afizioa eta aurretik ere jaso izan ditu hainbat sari, iaz esaterako 'Alberto Handia' lehiaketan bigarren saria.