Itxi

Amarauna

Naizen

Zakila duten nesken eta bulba duten mutilen alde egindako borrokagatik, saria

Unai Urreaga | EITb Media

Naizen elkartearen aitortza jaso eta biharamunean Aitzole Araneta eta Elaxar Lersundirekin hitz egin dugu. Bizitza duinaren erreferente izateagatik saritu dute Araneta. Lersundi eta Ana Martinezi, berriz, semearen, Ekai zenaren borroka bizirik mantendu izana aitortu diete.

  • Jose Luis Quintas, Ana Martinez, Elaxar Lersundi eta Aitzole Araneta, Naizen-ek emandako sariekin

    Jose Luis Quintas, Ana Martinez, Elaxar Lersundi eta Aitzole Araneta, Naizen-ek emandako sariekin

    17:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizitzako saririk garrantzitsuena dela esan digu Aitzole Araneta sexologo eta transexualen eskubideen aldeko ekintzaileak, "naizena izateagatik emn didatelako". "Zuek izan zaretelako, ni banaiz" esanda amaitu zuen esker oneko hitzaldia Aranetak, Aimar, Ekai eta bidean joandako lagunak gogoan hartuta.

Ekai zenaren gurasoak, Ana eta Elaxar izan ziren beste sarituetako batzuk. Elaxarrek emozio handiko ekitaldia izan zela aitortu digu. "Ekairen hutsunea ezinezkoa da betetzea, baina gure beste familiaren babesak pilak kargatzen dizkigu eta jarraitu egingo dugu". Iradiren kemena goraipatu nahi izan digu Elaxarrek. 16 urte beteko ditu laster alabak, eta Ekaik bere buruaz beste egin zuenetik Iradi izan dute babesle nagusi.