Itxi

Amarauna

Zibererasoen aurrean zer?

"Zibererasoaren ondorioz 52 000 euro lapurtu dizkidate, eta ez dut berreskuratzeko esperantzarik"

Iñaki Barreirok IBZ kristaldegia du Astigarragan. Bezero bati lan bat egin, eta 52 mila euroko faktura bidali zion. Baina norbaitek lainotik faktura hartu, eta bankuko digituak aldatu zizkion. Ondorioz, beste kontu korronte batera sartu zuen dirua bezeroak. Zer egin horrelakoak ekiditeko?

  • Zibererasoak gora doaz eta batzuetan zaila da iruzurgileak harrapatzea

    Zibererasoak gora doaz eta batzuetan zaila da iruzurgileak harrapatzea

    39:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iñaki Barreirok IBZ kristaldegia du Astigarragan. Bezero bati lan bat egin, eta 52 000 euroko faktura bidali zion. Baina, norbaitek lainotik faktura hartu eta bankuko digitoak aldatu zizkion. Ondorioz, beste kontu korronte batera sartu zuen dirua bezeroak. Zer egin horrelakoak ekiditeko? Urko Zurutuza zibersegurtasunean aditua da, eta aholkuak eman ditu horrelakoak ekidin ahal izateko. Birritan ziurtatzea ezinbestekotzat jo du adituak.

Iñigo Arratibel eta Marixe Ruiz de Austry ere gehitu dira solasaldira. Marixek kontatu du Bartzelonako unibertsitateak bizi izandako ziber erasoa. Unibertsitate guztiaren sarea dantzan jarri dute erasoarekin.