Itxi

Amarauna

Ukrainiko gerra analisia

Gerrako errelatoen analisia: Iñigo Arratibel politologoa eta Marixe Ruiz de Austry nazioarteko gaietan aditua

Nagore Telleria | EITb Media

Errusiak erabili duen nazismoaren argudioa inolako funtsik gabea dela dio Arratibelek, paramilitarrak gutxiengoa direlako eta desmilitarizazioaren izenean Ukrainiako zibilen kontra ari direlako. Ruiz de Austryk kontatu du 60 zibil hil direla Ukrainan, Errusiarrak zirelakoan elkarri tiro eginda.

  • Gerra geratzeko eskatzen duten kartelak Stop war

    Gerra geratzeko eskatzen duten kartelak Stop war

    22:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ukraina bere burua defendatzen ari dela dio Marixe Ruiz de Austryk, nahiz eta Errusiaren nagusitasuna begibistakoa izan. Parlamentariei armak eman dizkietela kontatu du, eta Ukrainiak autobusak geratu eta mutil gazteak erreklutatzea beste biderik ez duela tropak osatzeko. Gerra, Kieven eta hiri handietan baino lehen ere bazela dio berak.   Azken zortzi urtean Donbass eskualdean 14 mila lagun hil direla gogoratu du Ruiz de Austryk eta Iñigo Arratibelek erantsi, ezin dela ukatu Errusiarrek ekialdeko Ukrainian sekulakok zapalketa jasan dutela. Ñabardurak egin dituzte NATOren hedatzeaz, Errusiaren inperialismo berrituaz, Putinen eraldaketaz eta baita armagintzaren industriaz ere.