Amarauna
Ukrainako gerra
Maryna Prost: "Ukrainarrak gure etxean gaude. Errusiarrak dira handik joan behar dutenak, ez gu"
EITb Media
Maryna Prost ukrainarra da izatez, baina gaur egun Zumaian bizi da. Bere sorterrian bizi duten gatazkaz hitz egin dugu harekin.
-
Jendea Kievetik ihes egin nahian, autoz
11:39 min
Euskal Herritik adi adi ari da jarraitzen gatazka Maryna Prost. Lagunen eta familiartekoen berri jasotzeko arazoak dituela kontatu digu, baina tartean behin lortzen du haiekin harremanetan jartzea. Bart gaua ere gogorra izan dela kontatu diote.
Ez zuen Errusiaren partetik halako erasorik espero eta orain normala ikusten du esperientziarik gabeko jende askok ere armak hartzea. "Gu defendatzen ez bagara, nork defendatuko gaitu?", esan digu Prostek.
Putin geraraztea beharrezko ikusten du, "inork ez baitaki bere asmoa zein den. Akaso Europa aldera jarraituko du". Horregatik, funtsezko ikusten du errusiarrak kalera ateratzea, nahiz eta argi duen haietako askok beldurra dutela. Putinek agintean jarraitzen duen bitartean, Ukraina eta Errusiaren arteko elkarbizitza baketsua zaila ikusten du.