Itxi

Amarauna

HEZKUNTZA

Bernat Etxepare, lizeorik onena Baxoan baina ezin ikasi Euskal Herriko unibertsitateetan

EITB MEDIA

"L´etudiante" webguneak egindako zerrendan lehen postuan dago Baionako Bernat Etxepare Lizeoa Frantziar estatuko 2.315 ikastetxeen artetik. Baxo orokor eta teknologikoan eurek baino emaitza hoberik daukan ikastetxerik ez dago

  • Bernat Etxepare lizeoa

    Bernat Etxepare lizeoa, Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioaren 50. urteurrenean.

    12:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

L´etudiante webguneak egindako zerrendan lehen postuan dago Baionako Bernat Etxepare Lizeoa Frantziar Estatuko 2.315 ikastetxeen artetik. Baxo orokor eta teknologikoan eurek baino emaitza hoberik daukan ikastetxerik ez dago.

Iban Thikoipek, lizeoko zuzendariak  aitortu digunez, kanpotik garrantzi handiagoa eman diote izendapenari Lizeoan bertan baino. Eurei eskuartean duten proiektua garatzea da inporta zaiena:  ikaslearen bi izaerak kontutan  hartuz lan egitea, ikasle eta gazte gisa hartzen dituzte.

Alor akademikoaz gainera eskolaz kanpoko hainbat atal lantzen dituzte, gazteen interesekoak: antzerkia lantzen dute, txaranga dute, hitzaldiak, kirol mistoa… euskara dute arantza. Gazteek euren harremanetan ez dutelako irakasleek nahi adina erabiltzen, hori eta Frantziar estatutik aldi oro jasotzen duten mespretxua bereziki euskarari lotuta.