Itxi

Amarauna

22.Korrika

Korrikaren gau zuria: Elurra kentzeko makinek lagunduta Araban eta euskaltzaleek bultza eginda Nafarroan

"La Leze" gaztandegiko Elik kontatu digu goizaldeko ordubietan elurra kentzeko makinen laguntza behar izan dutela Korrika Araiatik iritsi eta Eginorainoko bidea egiteko. Oierrek Altsasutik esan digu furgonetari bultza egin behar izan diotela, trabatuta gera ez zedin.

  • Korrika, elurpean

    Korrika, elurpean

    14:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joseba Irazabalek egin digu gauaren laburpena Korrikako furgonetetako batetik. "Gau zuria eta mundiala" izan dela kontatu digu. "Izan ditugun arazo guztiak gainditu ditugu jendearen laguntzari esker". "Bultzaka mele baten moduan, lau lagun furgonetari, beste lau lagun horiei, beste lau haiei... Hasi gara horrela Arabako Lautadan. Nik irudi horiek ez ditut inoiz ahaztuko".

Egino eta Altsasu aldean inoiz halakorik ikusi gabeak zirela kontatu digute Elik eta Oierrek.