Itxi

Amarauna

Sarako Idazleen Biltzarra

Astebete aurrerago dator 2022ko Sarako Idazleen Biltzarra

Arantxa Arza | EITb Media

Apirilaren 10 eta 11an egingo dute Sarako Jean Aniozbehere aretoan.Txomin Peillen, Itxaro Borda, Margarita Tambourin, Xabi Paia... izango dira aurten, Literatura eta musika batuko dituen Sarako Biltzarrean.

  • Sarako Idazleen biltzarra 2022, kartela.

    Sarako Idazleen biltzarra 2022, kartela.

    11:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Igandea publiko guztiarentzako eguna izango da eta astelehena profesionalena. Jessica Dordeinsek  antolaketatik azaldu digu Pazko Astelehena, profesionalak Sarara joateko egun txarra izaki, astebete aurreratzea erabaki dutela aurten Sarako Idazleen Biltzarra.

Itxaro Bordak bere azken poesia liburuaren aurrerapena egin digu:  Uhartearen Mugetan. Bere 15. poema liburua, bi hizkuntzetan. Gaien artean topatuko ditugu, natura eta gaur gungo beste gaiak, etorkinen errealitatea esate baterako.