Itxi

Amarauna

Gipuzkoako erdigunea

Ikurrina jarri dute Gipuzkoako erdigune geografikoan, Beizaman

Iraia Oteiza | EiTb Media

Inazio Olazabal eta Igone Arruti osaba-iloba beizamarrek erakutsi digute Gipuzkoako bihotzaren kokapen zehatza.Beizamako mendialdean dago, askorentzat ezezaguna den tokian. Ikurrina jarri dute gunea hobeto seinaleztatzeko.

  • Ikurrina Gipuzkoako erdigunean, Beizaman.

    Ikurrina Gipuzkoako erdigunean, Beizaman.

    15:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Historikoki, Bidania-Goiatzen kokatu izan da Gipuzkoaren erdigunea. Hala ere, 2015ean Felix Isasak egindako ikerketak ustea aldatu zuen: hark jakinarazi zuen Beizamako lurretan zegoela erdigunea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza departamenduaren mapa katastrala aintzat hartuta egindako kalkuluetan oinarrituz.

Beizamako mendialdean dago kokaleku zehatza, Agina eta Aginagatxo baserrietatik gora joanda, 770 metroko altitudean. Haizeak alde batetik bestera mugitzen duen ikurrina da orain erdigunea zehazten duen seinale berria.

Inazio Olazabal eta Igone Arruti osaba-ilobekin ibilaldia egin dugu ikurrinaren aldameneraino eta Isasaren ikerketaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, Gipuzkoako bihotzaren inguruaz gozatzeko aukera ere izan dugu beizamarrekin.