Amarauna
LANAREN KULTURAZ
Iñigo Martinez, filosofoa: "Lausotu egin da lanaren eta aisialdiaren arteko muga"
Eriz Zapirain | EITb Media
Mondragon Korporazioko Gestio Sozialaren zuzendari Zigor Ezpeletak eta Iñigo Martinez filosofoak lanaren inguruan hausnartu dute Amaraunean. Lanarekin dugun harremana aldatu egin dela nabarmendu dute biek ahala biek.
-
Ordenagailu eramangarria eta kafe katilu bat
16:55 min
Iñigo Martinez filosofoak eta Mondragon Korporazioko Gestio Sozialaren zuzendari Zigor Ezpeletak lanarekin dugun harremanaz hausnartu dute maiatzaren lehenaren bezperan.
Martinezek, Mandamendu hipermodernoak liburuaren egileak, uste du langile amorratu bilakatu garela. "Lausotu egin da lanaren eta aisialdiaren arteko muga. Berez aisialdirako beharko luketen uneak lanordu bihurtu ditugu", dio.
Ezpeletaren ustez, "kalitatezko lana, bai gizartearentzat bai pertsonarentzat, elementu klabea da". MCC-ko Gestio Sozialaren zuzendariak Euskal Herriko eta Ameriketako Estatu Batuetako egoerak alderatu ditu: "han uneoro ari dira lanez aldatzen, baina aukera askoz gehiago dagoelako lan berri bat topatzeko".