Amarauna
Natura eta artea
Basondoko "bestiarioa"
Ane Aguirre Mendia | Euskadi Irratia
Haitzetan animaliak margotu ditu Rober Garay artistak, arroken forma errespetatuta eta akrilikoa erabilita. Horrela, eta duela hiruzpalau urte egin bezala, kobazuloetan aurki genitzaken marrazkien antzeko irudi-bilduma osatu du.
-
Basondoko basa-faunaren babeslekuan Rober Garay artistak egindako margolanak.
11:27 min
Basondo basa-faunaren babeslekuko margolan bitxiak ezagutu ditugu bertako arduraduna den Nere Larraberen eskutik. Haitzetan animaliak margotu ditu Rober Garay artistak, eta, hala, kobazuloetan aurki genitzaken marrazkien antzeko irudien bilduma osatu du: "Basondoko harkaitzetako bestiarioa". Duela hiruzpalau urte hasi zuten elkarlana, eta, orain, proiektuaren bigarren zatia aurkeztu digute, hasierako marrazkiak urteen poderioz desagertu direlako. Harkaitzen forma errespetatuta margotu ditu, oraingoan akrilikoan, bisonteak, zaldiak eta oreinak, besteak beste.