Amarauna
Moda
Saioa Goitia: "Moda azkarretik ihes egiten dugu, gure filosofia beste bat da"
Maria Agirre | EITb Meida
New York, Tokio eta laster Qatar. Bizkaian jaiotako Sophie et Voilá arropa marka merkatu berrietan indartsu sartzen ari da. Saioa Goitia zornotzarra da marka horren zuzendaria. Sofia Arribasekin batera sortu zuen arropa marka.
-
Saioa Goitia, Sophie et Voilá markaren zuzendaria da.
16:46 min
Ezkongaientzat soinekoak egiten hasi ziren, eta orain, gonbidatuentzat edo une berezietarako arropak egiten ere hasi dira. Sophie et Voilá arropa marka bizkaitarra indar handia hartzen ari da. Bilbon, Bolueta auzoan dute tailerra. Balenciaga maisua dute inspirazio iturri. Jantzi arkitektonikoak eta linealak egiten dituzte. Nazioarteko merkatuari dagokionez, gehien Asian eta Ipar Amerikan saltzen dute. Laster Qatar-era joango dira, eta Estatu Batuetan pauso bat egingo dute aurrera. Jantziak eskaeraren arabera egiten dituzte, ez dadin ezer saldu gabe geratu. Saioa Goitia zornotzarra da markaren zuzendaria, eta bera izan dugu gurean euren lane hizketan.