Amarauna
Izaro kontzertua belodromoa
Izaroren belodromoko kontzertuak emandako indarra barneratzeko denbora behar dute musikariek eurek ere
Nagore Telleria | EITb Media
Gartxot Unsain kantaria izan zen atzo Izarok gonbidatutako artistetako bat. Amaral, Eñaut Elorrieta, Xoel Lopez, Cris Lizarraga eta Pedro Pastorrek abestu zuten 5.600 lagunen aurrean. Izarok hegan, zintzilikatuta, abestu zuen "Delirios" eta publikoa zoratzen jarri zuen.
-
Izaro Donostiako belodromoan zintzilik Delirios abestia kantatzen
16:45 min
Donostiako belodromoa bete duen aurrenengo euskal kantari emakumezkoa da Izaro. Back street boysen kontzertuetako giroarekin alderatu du Gartxot Unsain abeslari oiartzuarrak larunbatekoa. Jendea dena emanda, kuadrila asko, guraso eta seme alabak ere bai, eta sekulako ikuskizuna. Momentuan nerbioek ez dutela margen handirik ematen kontatu du, oraindik atzoko adrenalina soinean, eta bizitzako guztia barneratzeko egunak beharko dituela oraindik. Musikaren historian gordetzeko eguna izan zen atzokoa berarentzat.