Amarauna
Cvcephoto lehiaketako irudiak
Elurretako irudiak Boulevardean: CVCEPhotoren argazki irabazleak tamaina handian jarri dituzte ikusgai kalean
Unai Urreaga | EITb Media
Yhabril Morok irabazi du sari nagusia "Young gun" argazkiarekin. Baqueiran, eguzki kontran eta arrats beheran, airean gora doa eskiatzailea eguzkiruntz, eta baita elur hautsa ere. Aurrenengoz irabazi du bertako egile batek nazioarteko argazki lehiaketa. Rafa Elorza Cvcphotoren zuzendariak bilduma
-
Cvcphoto nazioarteko lehiaketako argazki irabazleak tamaina handian Boulevardean
14:39 min
Sari nagusia ez ezik, FIFAD saria ere Morok irabazi du. Suitzan egiten duten film alpinoen Diaberetsko jaialdiak datorren urtean berak egindako kartela izango du "Moondreamers" izenekoa. Gorlizko argazkilaria Villanuan bizi da eta Pirinioetan, gauez, ilargi aurrean jarrita, txirrindulariei atera nahi zien argazkia.
Egun luzeak pasa zituen puntu egokiaren bila. Azkenean 2500 metrora igoarazi zituen 4 txirrindulariak, bizikletak bizkarrean hartuta, eta berak kilometro batera zegoen puntu batetik egin zien tiro kamerarekin, ilargi betea atzean dutela.
Laukiratzea zaila zen ordea eta behin eta berriz saiatu behar izan zuten. Bera kamera zeukan lekutik txirrindulariengana joan, kokapena zuzendu, bueltatu eta argazkia egin. Asko kostata lortu zuen argazki biribila.
Cvcephotok saritu dituen argazkien atzeko istorioak kontatu dizkigu lehiaketaren zuzendariak Amaraunean egindako laburpenean.