Itxi

Amarauna

URBIAKO FONDA

Urbiako bisitariak Fondak ateak noiz zabalduko zain

Esther Murelaga | EITb Media

Aste honetan jakin dugu orain arteko kudeatzaileek behin betiko utzi dutela Urbiako Fonda. Joxe Mari Anduaga 'Andu'k kontatu digu Fondaren itxierak Urbiako bisitarien perfilean ere eragina izan duela.

  • Urbiako fonda itxita behelainotan

    Urbiako fonda itxita behelainotan

    10:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken 23 urteetan Urbiako Fonda kudeatu dutenek ez dutela jarraituko jakin dugu aste honetan. Eskertza eta animo mezuak ugariak izan dira batez ere sareetan eta guk mezu horietako bat idatzi duen Joxe Mari Anduaga 'Andu' izan dugu "Amarauna" saioan. Urbiatik bertatik hitz egin digu, eta Urbiako Fondaren itxierak Urbia bisitatzen dutenen profila ere aldatu egin duela esan digu.

Iragarpena egin eta berehala jaso ditu Segurako Udalak negozioarekin jarraitzeko interesa dutenen deiak, eta orain, Izarra Urdalleta alkateak adierazi digunez eskaerak aztertzen ari dira.