Itxi

Amarauna

Musika

Tximurka, musika elkarbanatzeko gunea

Ane Aguirre Mendia|Euskadi Irratia

Musikazaleentzako epazioa Gasteizko Panama kalean, musika beste era batera antolatzen dute bertan, izan "irakasle" edo "ikaslea", jerarkiarik gabe hori bai eta guztien ardura bera izanda.

  • Tximurka musika elkarbanatzeko espazioa Gasteizen

    Tximurka musika elkarbanatzeko espazioa Gasteizen

    17:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tximurka ekimenera hurbildu gara, Gasteizko Panama kaleko 16. zenbakian dute egoitza eta musika elkarbanatzeko topagunea da; bertan musika irakasleek eta musikazaleek euren ezagutza edonoren esku jartzen dute. Hastapenean espazioa baliabiderik ez zutenentzat sortu zuten arren, gutxika komunitatea handitzen doa eta egun erabat anitza eta heterogeneoa da.

2019. urteko udazkenean-edo ekin zioten espazioa txukuntzeari, eta oztopoak oztopo hortxe jarraitzen dute; pausaldi behartuaren ondotik, gogotsu eta indarberrituta . Ateak zabaldu dizkigute eta proiektuaren berri eman kideetako bik, Joana Otxoa de Alaiza eta Alfonoso Aranguren musikoek. 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia