Amarauna
Ukrainatik, Oñatira
Anna Mertel: "Ukrainako egoera ez da batere segurua, eta Oñatin geratuko naiz, pozik"
Anna Mertel Oñatin dago apirilaz geroztik. Ukrainan piztutako gerratik ihesi etorri da, eta momentuz Euskal Herrian geratuko da, Zorione Galdosen etxean. Udarako plan asko ditu Annak. ETSren kontzertu batera joan nahi du Lur eta Afrika lagunekin.
-
Anna erdian, Afrika eta Lur lagunekin
17:29 min
Apirilean Oñatira etorri, eta DBHko bigarren kurtsoa gainditzea lortu du. Orain, gaztelera ikaste ari da 13 urteko ukrainarra. Atzean geratu dira Ukrainan pasatako une larriak. Txernobiletik gertu bizi denez, inkomunikatuta egon zen 35 egunez. Annaren berri ez jakitea, gogorra izan zen Oñatiko familiarentzat.