Itxi

Amarauna

14.000 Karaktere

Plaza publikoan botatako iritziez eta haien ondorioez

EITB Media

Sarean botatakoen "morroi" al gara betirako? Ezin al dugu iritziz aldatu? Arantxa Urretabizkaia eta Onintza Enbeitarekin aztertu dugu gaia. Eta Ander Sansinenea, LKS-ko pertsonen arloko kontsultoriako zuzendariarekin eta Iker Merchan EHUko Kazetaritza saileko irakaslearekin hitz egin dugu.

  • Mikrofonoak

    Mikrofonoak

    26:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gertatu berri diren bi kasuk eman digute aitzakia Arantxa Urretabizkaiarekin eta Onintza Enbeitarekin aritzeko: lehenak Gaizka Campos izeneko futbol jokalari bat du protagonista, barakaldarra izatez. Zaragoza futbol taldeak hura fitxatzeko asmoa zuen, akordioaren berri eman zuten, baina adin txikikoa zela Twitterren idatzi zuen txio baten ondorioz, bertan behera geratu zen dena. Atezainak 25 urte ditu egun, baina 16 urte zituela, Zaragoza taldeak higuina ematen ziola idatzi zuen txio batean. Athletic eta Zaragoza aurrez aurre ari ziren jokatzen eta luzapean Ibai Gomezek sartutako golari esker, zurigorriak aurretik jarri ziren. Orduan idatzi zuen txioa. Camposek akatsa onartu, baina ume baten hitzak izan zirela azaldu zuen polemika eta gero. Zaragozako zaleei barkamena eskatu eta akatsetatik ikasi ere egiten dela esan zuen.

Beste kasuak, Jon Uriarte egungo Athleticeko presidentearen hautagaitzarekin du zerikusia. Hauteskundeak irabazi aurretik, kirol zuzendari izateko Carlos Alviña mexikarra aukeratu zuten, baina hark iraganean idatzitako txio batzuk polemika eragin zuten. Mezu homofobo eta matxistak idatzi zituen duela 10 urte. Egun 31 urte ditu Alviñak eta mezu haien berri jakin zenean, damututa agertu zen. Kontuak kontu, Uriarteren hautagaitzatik kanpo geratu zen.

Halakoak ekiditeko gomendioak eman dizkigu Iker Merchan irakasleak eta Ander Sansineneak lanpostu baterako hautagaiaren arrasto digitala zenbateraino den garrantzitsua azaldu digu.