Itxi

Amarauna

Puro Relajo, herriz herri

'Errepertorioa giroaren arabera moldatzen dugu'

Eneko Irigoien Puro Relajo taldeko tronpeta jotzailea Amaraunean egon da, eta uda honetarako 100 kontzertu baino gehiago eskaini behar dituztela kontatu digu.

  • Puro Relajo, Zarrakaztelun

    Puro Relajo, Zarrakaztelun

    19:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Rantxeren zaletasuna handia dela ukaezina da, eta horren adierazle da talde nafar honen agenda: Puro Relajok 100 kontzertu baino gehiago eskaini behar ditu uda honetan. Zenbait egunetan, bi kontzertu egunean. Furgonetan ordu asko eta asko pasatzen dituzte, Euskal Herriko eta kanpoko txoko askotan aritzen dira, eta errepertorioa publikoaren eta kontzertuaren arabera moldatzen dutela kontatu digu Eneko Irigoien tronpeta jotzaileak. Izan ere, batez ere edadetuek gustuko duten musika estiloa da, baina gazteen artean ere arrakasta izaten du.

7 disko dauzkate, horietako batean euskarazko bertsioak kantatzen dituzte, eta euren kontzertuetan 'El Rey', 'Volver, volver', 'Txoria txori' edota 'Xalbadorren Heriotzean' ezin dira falta. Sortzen den giroaz, publikoaz eta euren arrakastaren giltzaz aritu gara.