Itxi

Amarauna

Simone Veil pastorala

Lau orduko ikuskizuna prest dute muskildiarrek Simone Veilen bizitza kontatzeko

Maite Davant errejentaren aginduetara aritu dira 96 aktore, urte hasieratik asteburuero elkartuz, eta gaur estrenatuko duten pastoralari bizia ematen. Emakume garaikidea protagonista, Auswitcheko konzentrazio eremuetatik hasi eta Europako Parlamentuko presidente izatera.

  • Simone Veile Pastorala kartela

    Simone Veile Pastorala kartela

    15:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Battitta Berrogainek idatzi du Simon Veili buruzko pastoral hori, Sophie Larrandaburuk egin ditu kantuak eta taula gainera irtengo diren 96 arizaleak. Denak zuzentzen Maite Davant ibili da, era honetako pastorala zuzentzen duen lehen emakumezkoa Zuberoan.

Izatez Urruxtui-Larranbidekoa baina muskildiarrek harrapatu egin zuten Pastorala zuzentzeko, aktore gisa Pastoraletan lehendik ere esperientzia dezentekoa duen emakumea. Esperientzia baikortzat dauka aurtengoa. Ez erraza beti, baina oroitzapen ona geldituko zaio muskildiarrekin egindako lanaz.

Maialen Urrutiager, protagonista, urduri gaur, 2000 lagunen aurrean egingo duten agerraldiagatik; baina pozik egin duen lanarekin. 57 bertso ikasi behar izan ditu, dantza eta kantuak ere bai, lehendik ere apur bat ezagutzen zuen emakumeari bizia emateko.