Itxi

Amarauna

Ingurumena

"Kutxi kaleko tabernetan asko murriztu da zaborra, berrabil daitezkeen edalontziekin hasi garenetik"

Ustaritz Fernandez de Lezeta, Gasteizko Kutxi kaleko Txapeldun tabernan ari da lanean. Aurten, Kutxi kaleko 25 tabernetan edalontzi berrerabilgarriak eskaintzen dituzte. Ondorioz, asko murriztu da zaborra bai kalean zein tabernetan.

  • Gasteizen, Kutxi kaleko tabernariek edalontzi hauek erabiltzen dituzte jaietan.

    Gasteizen, Kutxi kaleko tabernariek edalontzi hauek erabiltzen dituzte jaietan.

    6:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gasteizen, Ama Zuriaren jaietan, 25 mila edalontzi eskatu dituzte Kutxi kaleko tabernariek. Berrerabil daitezkeen edalontziak izanik, zaborra asko murriztu da. Ustaritz Fernandez de Lezeta tabernariak kontatu duenez, orain dela 5 urte 30 zabor poltsa atera zezaketen tabernatik. Egun, edalontzi horiekin, 9 izan daitezke egun batean pilatutako zabor poltsak. Jendea edalontzi horiek erabiltzera ohitu dela uste du Ustaritzek.