Amarauna
Intimitate Koordinatzailea
'Sexu eszenetan, aktorea ahalik eta erosoen sentitzea da helburua'
Intimitate koordinatzailea da Maitane San Nicolas. Ikus-entzunezko grabazioetan hedatzen ari den figura da; Maitane inguruko ekoizpenetan lan horretan ari den bakarrenetakoa da. Bere lana zertan datzan kontatu digu.
-
Maitane San Nicolas, aktorea eta intimitate koordinatzailea
13:33 min
Urte luzez aktore izandakoa da Maitane San Nicolas, eta orain, intimitate koordinatzaile lanak egin ditu bi film luzetan. Hemen inguruan oraindik oso barneratuta ez dagoen profila da, baina gutxika hedatzen ari da.
Ameriketako Estatu Batuetan sortutako MeToo mugimenduaren ondorioz, sexu-eszenetan aktorea babesteko eta laguntzeko intimitate koordinatzaile bat ari da lanean nazioarteko hainbat eta hainbat ekoizpenetan. Espainiar estatuan, adibidez, Amazonek eta Netflixek grabaketetan figura hori sartu dute; talde guztien arteko zubi lana egitea, komunikazioa indartzea, eta sexu eszena horretan aktore izango den pertsona babestea eta eroso sentiaraztea dira bere zereginak, besteak beste.
Bere esperientziatik abiatuta, Maitanek bere lana zertan datzan kontatu digu, eta antza, hedatuz joango den lanbidea izango da.