Amarauna
Komuna garbitzen
Komuna garbitzeko, garbienetik zikinera joatea komeni da beti
Aranxta Arza | EITB Media
Lehenik erratza pasa, gero komuna eta azkenean konketak garbitzea komeni da, hala esan digu Joxepi Mendizabalek. Urteak daramatza garbitzaile enpresa eta portaletan. Covid gaitzaz kero, musukoak askotan topatzen omen dituzte paperaren ordez erabilita
-
Joxepi Mendizabal
18:41 min
Denboraren Bankua atala estreinatu dute gaur Amaraunean eta hor, jendeak bere denbora oparituz egiten dakien hori nola egin erakutsiko du. Gaur, Joxepi Mendizabalek komuna nola garbitu azaldu du. Horretarako mikorfibrazko oihalak eta algodoizko trapu bat nahikoa dira. Jaboia eta urez ongi garbitu ondoren algodoizko trapuaz lehortzen du dena. Aurrena erratza pasa eta azkenean fregona. Fregonaren historia laburra ere kontatu dute atalaren amaieran.