Itxi

Amarauna

Arrantza

Saregileak: "Sareak jostea garrantzitsua da, bestela arrantzaleak ez lirateke itsasora aterako"

Saregileak kalera atera dira, egiten duten lanaren garrantzia ikustarazteko. Arrantzaleak itsasora ateratzen dira, baina ezinbestekoa da saregileek sareak konpontzea; gaur egun lan hori eskuz egiten baita. Soldata finkorik ez dute, orduka ordaintzen baitzaie.

  • Sare txikiak konpontzen dituzte emakumeek

    Sare txikiak konpontzen dituzte emakumeek

    13:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako Itsas Museoak antolatuta, egiten duten lana erakutsi dute saregileek. Sare txikiak, bereziki, emakumeek konpontzen dituzte. Esertzeko modua aldatu zaie azkenaldian, baina, teknikak, betikoa izaten jarraitzen du. Soldata finkorik gabe egiten dute lan, orduka egiten dute lan.