Itxi

Amarauna

Manuel Lekuona Saria

Enkarni Genua, 50 urte Txotxongiloen hariekin dantzan

Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jasoko duela jakin berritan hartu gaitu Enkarni Genuak Andoaingo Bastero Kultur Etxean. Guraso zela euskaraz ikasi eta txotxongiloeoi bizia ematen hasi, ordutik beti bera eta familia txotxongiloen haritik bizi dira.

  • Enkarni Genua Andoaingo Basteron

    Enkarni Genua Andoaingo Basteron

    17:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Enkanri genua 1942an Donostian jaioa,  antzerki-sortzaile, idazle eta kultura dibulgatzailea. Filosofia eta Letretan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Manolo Gomez, bikotekidearekin  batera Txontxongilo taldea sortu zuen eta euskal mitologiako istorioak biziberritu eta gizarteratu ditu. Bere lanen artean Erreka Mari izango da ezagunena. Euskal Herriko eta nazioarteko antzokietan ibili da panpinen sokak astintzen.

 Bera izan zen 1992an Titirijai  txontxongilo-jaialdia martxan jarri zuena Tolosan, eta ondoren baita TOPIC ere, txontxongiloen zentroa. Irakasle lanetan ere aritu da, bere sortzeko gaitasun hori konpartituz, irakasle, ikasle, edota monitoreekin.

 Bere ibilbidean sari bat baino gehiago jaso ditu, EUSKO IKASKUNTZAREN MANUEL LEKUONA saria azkena. Ekitaldi publikoan emango diote, oraindik data jarri gabe dagoen arren.