Amarauna
Aho-osasuna
Eider Unamuno, dentista: "Kirolari batzuen lesioek ahoan izan dezakete jatorria"
Belauneko minak, bizkarrekoak zein burukominak, ahoan izan dezakete jatorria. Eider Unamuno dentista da, eta, kirolarien aho-osasunean aditua. Dentistaren arabera, eliteko kirolarien kasuan, aho-osasunak garrantzia handia du, baina, hemen ez zaio hainbeste erreparatzen.
-
Eider Unamuno dentistak Eibarren du kontsulta
14:52 min
Espainiako kirol odontologiako elkarteko presidentea da Eider Unamuno. Eibarren du kontsulta eta dibulgazioa egiten du aparaturik gabeko webgunean.