Amarauna
NORD STREAM 2
"Nord Stream 2-ren eraikuntzan parte hartu nuela ezkutatzeko esan didate Ameriketako Estatu Batuetan"
Ainhara Zuazabeitia | EITB Media
Carlos Hernandez hondarribiarra Afrika itsasoz inguratuko duen zuntz optikoa sartzeko lanetan ari da orain. Horren aurretik Bartzelonako portua handitzeko eta itsasoan haize errotak jartzeko lanetan ere aritu da, besteak beste.
-
Nord Stream 2-ko lanak gogoratu dizkigu Carlos Hernandezek, besteak beste.
21:00 min
Itsas Zientziak ikasi zituen Cadizen Carlos Hernandezek, baina ordutik ehunka obra-zibiletan hartu du parte, tartean Nord Stream 2-ren eraikuntzan, Bartzelonako eta Valentziako portuen handitze-lanetan eta haize errotak jartzen. Gaur egun itsasoa kablez josita dagoela kontatu digu "Amarauna" saioan.