Amarauna
Irulegiko eskua
"Gizalegez jokatuz, Irulegiko eskuarekin etekin ekonomikoa duenak zati bat eman beharko lioke Aranzadiri"
Maria Agirre | EITB Media
Edalontziak, poltsak, txokolatezko eskuak... denetarik egin da Irulegiko eskuarekin. Juantxo Agirre Mauleon, Aranzadiko idazkari nagusiaren arabera, etekin ekonomikoa ateratzen duenak zati bat behintzat eman beharko lioke Aranzadi Zientzia Elkarteari.
-
Euskal Herriko ikur bihurtu da Irulegiko eskua
12:56 min
Irulegiko eskua Euskal Herriko ikur bihurtu da 24 orduan. Asko izan dira ikur hori hainbat produktutan islatu nahi izan dutenak. Aranzadik, baina, Irulegiko eskuaren jabetza intelektuala erregistratuta du. Juantxo Agirre idazkari nagusiak esan duenez, indusketak auzolanean eta diru gutxirekin egiten dira. Hori dela eta, zilegi litzateke etekin ekonomikoa ateratzen dutenek diru apur bat Aranzadiri ematea. Era horretan, datozen indusketetarako diru gehiago egongo litzateke.