Itxi

Amarauna

Gabonetako istorioak

"Umeari beste aukera bat eman nahi genion, beste bizitza bat, bere familia biologikoan eman ezin ziotena"

Familia biologikotik urrun, baina harrera familia baten epelean pasako dituzte hainbat eta hainbat haurrek gabonak. Esperientzia eta bizipen horiek ezagutzeko, aurten 3 urteko neskatoa harreran hartu duen familia baten etxera sartu da Euskadi irratiko Amarauna

  • "Ezjakintasun handia dago harrera familiei buruz"

    "Ezjakintasun handia dago harrera familiei buruz"

    23:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urduri bezain hunkituta daude Jone eta Aitzolen etxean. Aurtengoak izango dira beren lehen gabonak harreran hartu duten 3 urteko neskatoarekin. Bizitza goitik behera aldatu dien esperientzia izan da, bai beraientzat, bai aurrez zituzten bi seme-alabentzat ere: "umea harreran hartu dugunetik osatua sentitzen naiz; nire beste seme-alabek, aldiz, ezagutu dute badaudela beste errealitate batzuk, beste behar batzuk dituzten familiak, eta haiei laguntzeko aukera dagoela".

Seme-alabak modu egokian zaindu ezin dituzten familiei laguntzeko modua da haurrak harreran hartzea, "beldurrez eta kezkaz betetako prozesu luzea" den arren. "Pandemia garaian Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako kanpaina bati esker animatu ginen harrera familia izatera". Erakundeak beti bermatuko du haurrak familia biologikoarekin harremana izatea, eta beraiengana itzul liteke familia biologikoak egoki zain badezake. Dena den, haurrak betiko irabazi du harrera familiaren maitasuna, beroa eta segurtasuna.