Itxi

Amarauna

TRAIDOREAK

Iceberg Slim edo Robert Beck, proxeneta eta idazlea izan zen gizona

Chicagoko auzo txiro batean jaio zen Iceberg Slim eta nerabe zela ulertu zuen gizarteak ematen ez zion hura lortu nahi bazuen, arauak hautsi beharko zituela.

  • Iceberg Slim

    Iceberg Slim

    17:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Juan Aldaz soziologo eta EHUko irakasleak ekarri digu Iceberg Slimen historia. 1967. urtean idatzi zuen bere autobiografia, kartzelatik atera ondoren. Proxeneta izana gazte-gaztetatik, 40 urterekin espetxetik atera ondoren bere lehengo jarduna uztea erabaki zuen, eta orduan idatzi zuen Pimp: The Story Of My Life liburua, Robert Beck izenarekin. Gazteleraz ere irakur liteke Pimp. Memorias de un Chulo liburuan Chicagoko guettoko prostituta eta iruzurgileei ahotsa ematen die Beckek, baina sekula ez da jakingo zergatik izango zen ezaguna gizon hau, proxeneta izateagatik edo idazle izateagatik.